2012-05-09
Mahai ingurua: "Zenbat eta gehiago, orduan eta hobeto? Etorkizuneko gizarteaz eta bizieraz"
Ingurumena eta Lurralde Antolaketa
Tokia: Zarautz, Udaletxeko pleno aretoa - Ordua: 19:00
Mahai ingurua: "Zenbat eta gehiago, orduan eta hobeto? Etorkizuneko gizarteaz eta bizieraz". Hizlariak: Joseba Azkarraga, Soziologian doktorea, Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta ikerlaria; Jose Mari Hernandez, Cristina Enea fundazioaren zuzendaria; Mirene Begiristain, EHUko irakaslea, Uztaro kooperatibako kidea eta BasHerri mugimenduko kidea. Nola irakurri gure mundua? Nora garamatza? Industria zibilizazioak milioika gizakiren bizitza hobetu du. Era berean, ekonomia, gizarte eta ekologia arloko dema itzelak ditugu aurrean, planetaren muga biofisikoak gainditu ditugulako. Gutxiagorekin bizitzea, dagoeneko eskakizun fisiko nahi eta nahi ezkoa da. Baina gure esku dago ondo (edo hobeto) bizitzea, gutxiagorekin. Horixe da idazteko dagoen gidoia, antolatzeko dagoen gizartea, esperimentatzeko dagoen bizitza.
© 2012 Diputatu Nagusiaren Kabinetea - Gipuzkoako Foru Aldundia • Legezko informazioa • Pribatutasun politika