Prentsa Bulego Digitala

Nekazari­tza eta ingurumeneko lagun­tzen 2012ko deialdia.

2012-03-20 (azken aldaketa 2012-04-30 14:11)

«Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazari­tza ustialekuetako lehiakortasuna eta ingurumen iraunkortasuna hobe­tzeko lagun­tzei buruzko 2008ko uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuak arautu lagun­tzen artean, nekazari­tza eta ingurumeneko lagun­tzak daude, nekazari­tza ustialekuan ingurumenean eragin positibo frogagarri eta nabarmena duten ekoizpen metodo jakin ­batzuk sar­tzeko konpromisoa har­tzen duten Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazariei zuzenduta (I. tituluko VIII. kapitulua).

Lagun­tza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko 2007-2013 Programako (LGP) 2. arda­tzean jasota daude. Plan hori Europako Batzor­deak 2008ko ­otsailaren 15eko Erabakiaren bidez onartu zuen, eta, horregatik, Europar Batasunak %50a finan­tza­tzen du (%75 «bertako abere arrazak arta­tzea» izeneko neurriaren kasuan) Landa Garapenerako Nekazari­tzako Europako Fun­tse­tik (FEADER). Ondorengo lagun­tzak ezarri dira, nekazariek beren ustialekuetan nekazari­tza eta ingurumen neurriak har­tze­tik ondorioztatutako kostu eran­tsiak eta eskuratu gabeko irabazia konpen­tsa­tzeko:          

— Simaurrak eta mindak zein lurralde oinarria duten abel­tzain­tza ustialekuetako ongarri­tzea kudea­tzeko plana.

— Zurezko laboretako lurzoruaren babesa, landare estaldura ezarriz.

— Intereseko sega belardien artapena.

— Mendiko larreen artapena.

— Bertako abere arrazak arta­tzea.

— Hesiak eta bestelako elementuak manten­tzea.

— Nekazari­tza ekologikoaren ekoizpena.

— Ekoizpen integratua.

— Bertako babarrun populazioen laboran­tza.

— Gune hauskorretako bioaniztasuna hobe­tzeko erlezain­tza.

— Sagardotako bertako barietateetako sagarrondoak lan­tzea.

Horrela, nekazari­tza eta ingurumenaren arloan finkatutako helburuak lor­tzeko, Berrikun­tzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren aurtengo ekitaldiko aurrekontuetan 1.660.000,00 eurotako kontu saila jaso da nekazari­tza eta ingurumeneko diru lagun­tzen 2012ko deialdiaren­tzat.       

2005eko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzkoak, 31.5.b) artikuluan eta xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Diputatuen Kon­tseiluak baimendu behar du, zenbatekoa dena delako, aipatu deialdiari dagokion gastua.

Horiek horrela, Berrikun­tzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, Diputatuen Kon­tseiluak eztabaidatu ondoren,

ERABAKI­TZEN DU

Lehena.

Onar­tzea nekazari­tza eta ingurumeneko lagun­tzen 2012ko deialdia, erabaki honen eranskin gisa doana. Lagun­tza horiek 2008ko uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuaren I. tituluko VIII. kapituluan datoz araututa.

Bigarrena.

1.660.000,00 euroko gastua baimen­tzea 1.0630.300.480.00.06.2012 kontu sailaren kargura, deialdi horri aurre egiteko.

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hortaz, erabaki honen aurka Administrazioarekiko Auzi Errekur­tsoa aurkeztu ahal izango dute interesatuek, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, argitarapenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Bide hori erabili aurretik, Berrazter­tzeko Errekur­tsoa aurkez diezaiokete partikularrek Diputatuen Kon­tseiluari, aipatutako egunetik hasita hilabeteko epean. Dena dela, egoki­tzat hartutako beste edozein ere aurkez daiteke».

 

Dokumentua osorik ikusteko, egin klik hemen.

© 2012 Diputatu Nagusiaren Kabinetea - Gipuzkoako Foru Aldundia • Legezko informazioaPribatutasun politika

Gipuzkoa.net logotipoa